XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MUNDU-UNIVERSIDADEAGure arazoaren zurubian malla bat gorago igo gaitezen.
Mundua txiki biurtu da.
Arestian Europa'z esan duguna, emen berresan dezakegu.
Kontinente-arteko artu emanak gero ta aundiagoak eta maizagoak dira.
Gaur Sortalde-nazio baten krisisa mundu osoaren krisis biurtzen da.
China edo India'ren gora-berak, Amerika edo Afrikaren gertaerak aldameneko erriarenak bezela sentitzen ditugu.
Baña kontaktu oiek azaletikoak dira, anima bat falta zaie.
Munduan Inhumanitas ankerra jabe da.
Zein dira inhumanitas orren sustraiak?
Lenena batasun-sentimentuarik eza, inhumanitas inhumanitas-eza baita.
Askorentzat humanitas
Idea au primitivoen artean zearo tinkatuta aurkitzen dugu.
Eztago esan bearrik orrek egia au salatzen duela: ots, gizona giza-idea problema dezisivo ontan oso atzeratuta gelditu dala.
Inhumanitas ortatik beste bi konsekuenzia segitzen dira: gizon bakarraren balioa gutxiesten dala eta nork geure lagun urkoarekiko ditugun bete bearrak ahaztu egiten ditugula.
Gizon xoilla sarritan Estaduaren edo Gizartearen esklavo biurtu oi dala eztugu egiztatu bearrik.
Eta gizonen elkarganako etika eza noiz nai ikusi dezakegu.
Nazio mugetatik kanpora bizi dana
Konzeptu biak batzutan alkarturik datoz: latiñez, esate baterako,
Idea onen ondorioak bigarren Mundu-Gerratean nabari ditugu: arraza ta nazioen diferenziak azken konsekuenzietara emanak baitira.
Orain dirala bi aste, Dachau-n, Munich auzoan dagon Konzentrationslager'ean (
Negargarria da an ikusten dana...
Etxe zikin aietan 200.000 preso baño geiago bizi izan ziran; bizirik irten 15.000 bakarrik...
Gizonetatik jakintzara pasatzen ba gera, onen antzeko gertaerakin topo egiten dugu.
Naiz ta Jakintza guzien gaia
Espezialidade batekoak bestekoeri atzerritarreri bezela begiratzen die; oien artean eztago izkuntza berdiñik.
Gaur munduan ageri dan krisisa